Hiritarron Harrera Sarearekin bat egin du Hegalak zentroak
Lankidetza proiektu bat garatu dute Hegalak zentroak eta Donostiako Hiritarron Harrera Sareak. “Inklusioa Hegalaken izaera zeinu izaki, garrantzitsua iruditzen zaigu gurera bizitzera datozenei bidea pixkat erraztea”, adierazi dute.
Hainbat jarduera antolatu dituzte elkarrekin. Ostiralean, hilaren 29an, Donostian grabaturiko En la calle dokumentala emango dute Hegalak zentroan, 19:30ean. Bestalde, azaroaren 1etik 13ra bitarte kirol arropa bilketa egingo dute. “Ekar itzazu 38-42 bitarteko kirol oinetakoak eta kirola egiteko arropak poltsa batean, eta Hegalakeko harreran utzi”, azaldu dute. Aurrerago Kirol Mentoretza izeneko egitasmoa aurkeztuko dute.