2022ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa zabalik
Donostia Kulturak Festak 2022ko inauteriak iragartzeko kartela aurkezteko lehiaketarako deialdia egin du. Partikularrak zein enpresak parte hartzera gonbidatu ditu, eta lanak aurkezteko epea azaroaren 16an amaituko da eguerdiko 13;30ean. Irabazlearentzako saria, 1.000 eurokoa izango da.
Parte hartu ahal izateko informazio guztia Donostia Kulturaren webgunean dago eskuragarri.