Arte Ederretako lanak geldirik mantentzeko Ancorak lau milioi euro jarri beharko ditu
Hilaren 11an, Arte Ederren eraikineko birgaitze lanak eten zituen Donostiako Auzi Administratiboen 3. Epaitegiak. Ancora Ondarearen Babeserako Elkarteak aurkezturiko helegitea aintzat hartu zuen. Orain, epaitegi horrek lau milioi euro jartzeko eskatu dio Ancorari lanak behin-behinean geldirik mantentzeko. Hamar eguneko epea du elkarteak diru hori jartzeko, eta hamabost egun epaiari errekurtsoa jartzeko.
Bihar, manifestazio bateratua antolatu dute hainbat eragilek, Arte Ederren eraikinaren defentsan. 12:00etan abiatuko dira eraikinaren paretik eta Bulebarreraino joango dira.