'Emakume Langileon Eskola' abiatuko du bihar Donostiako Itaiak
Donostiako Itaiak ‘Emakume Langileon Eskola’ abiatuko du bihar. Itaiak beharrezkoa ikusten du emakume langileak “historikoki jasan duen isolamendu sozial eta politikoari” aurre egitea, eta horretarako, aurreko ikasturtean egin zituzten formakuntza saioei jarraipena eman nahi diete, “gure gaitasun teoriko eta politikoak garatzeko espazioak sortzeko”.
Lehen saioa bihar izango da, larunbata, 10:00etan Txantxarreka Gaztetxean. Saio honetan gaur egungo testuingurua ulertzeko gako nagusien inguruan hitz egingo dute, eta horren aurrean antolatzearen beharraren inguruan hausnartuko dute.