Eureka! Zientzia Museoa ixtea erabaki du Kutxa Fundazioak
Kutxa Fundazioak gaur iragarri duenez, 2023an Miramongo Eureka! Zientzia Museoa itxiko dute. Horrekin batera, Ekogunea ere bertan behera utzi dutelako dutela adierazi dute. Dena dela, leku horren kudeaketa beste erakunderen baten esku uztea aztertzen ari dira.
Eureka! Zientzia Museoa ixteko arrazoiak ere eman ditu Kutxa Fundazioak. Erakundearen “eraldaketa sakonaren” ondorioa dela esan dute. Garai berrietara egokitu nahi dutela gaineratu dute, Gipuzkoan garapena sustatzeko konpromisoa mantenduz. Horrekin batera, Kutxa Fundazioak bere egoitza Tabakaleran jartzea aurreikusten du. Handik jarraituko dute hainbat alorretako egitasmoak aurrera eramaten. Hala nola, sozialak, artistikoak, kulturalak, teknologikoak eta zientifikoak.