Hegaztiak eta literatura izango dituzte hizpide Intxaurrondoko azaroko ibilaldietan
Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara elkarteak ekainean abiatutako egitasmoari jarraipena emango dio azaroan, eta beste bi ibilaldi antolatu ditu. Ekainean auzoko historia ezagutzeko ibilaldia egin zuten, eta hegaztiak eta literatura izango dituzte hizpide azaroan.
Hain zuzen, azaroaren 6an Intxaurrondoko hegaztiak ezagutzeko ibilaldia egingo dute, Aranzadiren eskutik. Otxoki parkeko semaforotik abiatuko da ibilaldia, 10:30ean. Ondoren, azaroaren 20an ibilaldi literarioa egingo dute auzotik, Koldo Izagirre idazleak gidatuta. Kultur etxean egingo dute, 10:30ean.