Hilerriak lorez bete dira
Azaroaren 1a da gaur, Santu Guztien eguna, eta tradizioari jarraituz, donostiar ugari Polloeko, Altzako eta Igeldoko hilerrietara joan dira, euren hildakoak bisitatzera eta loreak uztera, urteroko legez. Batzuek asteburua aprobetxatu dute loreak uztera joateko, baina jende gehiena gaurko egunean joan da. Gainera, lehenengo orduan euria egin badu ere, goizaren erdialdetik aurrera eguraldia ere lagun izan dute, eta hilerriak kolorez bete dira.
Jarraian, Polloeko hilerriko argazkian egunean zehar egindako irudien bilduma: