Aieteko Kultur Etxean Txinako literaturako eta zinemako funtsezko lanak izango dituzte hizpide
Azaroak 4ean eta 5ean Txinako literatura eta zinemako funtsezko lanak landuko dituzte Aieteko Kultur Etxean. Ostegunean, Mo Yan idazlearen El clan del Sorgo rojo liburuari buruzko solasaldia izango da. 20212an Nobel Saria jaso zuen familiari, mitoari eta memoriari buruzko eleberri honengatik . Saioa 18:30ean hasiko da, Lola Arrietak dinamizatuko du eta bi orduko iraupena izatea aurreikusten da. Ostiralean, ¡Vivir! (Huózhe, 1994) filma proiektatuko dute. Ricardo Aldarondok gidatuko du saioa, eta 18:00etan hasiko da.