Adriana Cardosok Bera Bera utzi du Txapeldunen ligan aritzeko
Bera Bera eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, Adriana Cardoso jokalariak kontratua etetea erabaki du. Txapeldunen ligan aritzen den talde baten eskaintza jaso du brasildarrak. Bera Berak konpentsazio ekonomikoa jaso orduko, Cardoso libre geldituko da.
Hutsune nabarmena eragingo du bere agurrak. Bera Berak erreferente bat galduko du eskuin hegalean eta aldagelan. Izan ere, 198 partida jokatu ditu eta 819 gol sartu. Kanpotarren artean golegile nagusiena da. Cardosoren lekua betetzeko aukerak aztertzen ari da Donostiako taldea.