Aieteko gaztainondo bat "premiaz" moztu dute

Donostiako Udaleko parke eta lorategi sailak Aieteko parkeko 60 urte inguruko gaztainondo indiar bat (Aesculus hippocastanum) moztu du asteazken goizean, “erortzeko arriskuan” zegoelako. Udalak azaldu duenez, azken ikuskapenean atzeman zuten oinarritik bi metrora haustura bat zuela zuhaitzak, eta “berehala hausteko arriskua zegoela”. Horregatik, zuhaitzaren perimetroa zintekin itxi zuten, “istripurik gerta ez zedin”. Gaztainondoa xilofago onddoek jota zegoen.