Azaroaren 7an egingo dute 65. Donostiako Nazioarteko Krosa

65. Donostiako Nazioarteko Krosa igandean izango da, hilaren 7an. Orain arte urtarrilean egiten zuten lasterketa, baina hemendik aurrera azaroak egitea erabaki dute. Antolatzaileen hitzetan, proba “oso berezia” da. Donostiako Nazioarteko Krosean atleta onenek parte hartu dutela gogorarazi dute, eta krosaren 65 urteen ostean “erreferente historiko bilakatu” dela adierazi dute. Igandean herritarrei Lasarte-Oriako hipodromora gerturatzeko deialdia egin diete.
Espainiako U16 eta U18 kluben arteko txapelketarako sailkapen lasterketa izango da. Gainera, hipodromoko zaldi denboraldia hasteko denbora gehiago geldituko denez, krosaren berezko ibilbidea berreskuratuko dute.
Lasterketak 10:00etan hasiko dira, eta 12:30ean emakumezkoen senior lasterketa izango da, gizonezkoena, ordea, 13:15ean. Atleta federatuek RFEA extranet-aren bitartez egin behar dute izen-ematea. Eskolarrak, aldiz, webgunean erantsita dagoen artxiboa betez eta gaf@kirolak.net helbidera bidaliz.