"Hiritarren eta eremu berdeen arteko sinbiosia; errealitatea ala utopia?"

Haritik Hirira geografo taldeak sare sozialetan hiritarren bizileku eta eremu berdeen arteko distantzien inguruko datuak zabaldu ditu: Biztanleriaren zer ehuneko bizi da 2000m2-ko parke batetik 300 metro baino gutxiagora?
Geografo taldeak azaldu duenez, “Natural England ingurumen aholkularitza erakundeak, hiritar oro bizi den lekutik 300 metro baino gutxiagora (oinez 5 minutu) behintzat 2 hektareako parke bat edukitzea gomendatzen du”. Donostiaren kasuan, hiritarren %39a bizi da distantzia horietara.
Bestalde, Munduko Osasun Erakundeak (MOE), gutxieneko 9 m2-ko atalasea gomendatzen du biztanleko. Donostian, 188.240 biztanle eta parketako 1.323.667 m2 daude. Hala, biztanleko 7,03 m2 daude eta ez da gomendatutako minimoetara iristen.
Haritik Hirirak Euskal Herriko hiriburuen datuak aurkeztu ditu. Natural England-en gomendioa kontuan hartuz, daturik baxuena duen hiriburua da, eta MOE-renaren arabera, Gasteiz, Iruñea eta Baiona ditu aurretik.
“Gero eta azterlan epidemiologiko gehiagok erakusten dute hiriko berdeguneek zer ondorio positibo dakartzaten”, nabarmendu du taldeak. Izan ere, osasun mentala hobetzea eta depresioa murriztea, haurdunaldien emaitzak hobetzea eta heriotza-tasa kardiobaskularrak murriztea ekar dezakeela dio Nazio Batuen Erakundeak.
Hiritarren eta eremu berdeen arteko sinbiosia; errealitatea ala utopia? #HaritikHirira ? pic.twitter.com/wj8fVNQn0I
— Haritik Hirira (@HaritikHirira) November 3, 2021