J80 klaseko munduko bela txapeldunei harrera egin die Donostiako Udalak

Eneko Goia alkateak eta Udal korporazioko ordezkariek harrera egin diete Olatz Muñoz, Patricia Alza eta Marta Lizarraga estropadalariei gaur arratsaldean. Izan ere, belako J80 klaseko munduko txapelketa irabazi zuten Danimarkan uztailean.
Donostiako alkateak hiriaren izenean zoriondu ditu: “Bela oso errotuta egon da beti gure hirian, baina zuek egin duzuena ikusita, ziur naiz bultzada handia emango diozuela”. Era berean, gogorarazi du, aurten Nautikoak 125 urte bete dituela, beraz, “urteurrenaren ospakizunak borobiltzeko balio izan du”.
Txapeldunek oroigarria jaso eta honakoa adierazi dute: “Bidea luzea izan da. Hurrengo denboraldia prestatzeko unea da. Espero dugu horrelako poz gehiago emateko aukera izatea“.