Museum Cemento Rezolak 'Hiria pentsatzen' erakusketa inauguratu du

Cementos Rezola-Heidelberg Cement Group taldearen esku dagoen Museum Cemento Rezolak Hiria pentsatzen erakusketa inauguratu du gaur. Donostiako Añorga auzoko instalazioak berritu ondoren egingo den aldi baterako lehen erakusketa da.
Erakusketa Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren egitarauaren parte da, eta 2022ko martxoaren 26ra arte bisitatu ahal izango da. Herritarren partaidetza proiektu baten emaitza da, eta hirien eraldaketa eta etorkizuna ingurumen arloko jasangarritasunaren eta gizarte-hirigintzaren klabeetan pentsatzera gonbidatzen du. Hala, arkitekturari, hirigintzari, gizarte-ongizateari eta ingurumenari buruzko lankidetzazko begirada plurala jasotzen du.
Antonio Nolasco Añorgako Cementos Rezola fabrikako zuzendariak adierazi duenez, “erakusketa honekin Museum Cemento Rezolak lanerako gune aktiboa sortu du hiriaren eraikuntzan, jasangarritasunaren eta gizartearen garapenaren ikuspegietatik. Era berean, laneko gune gogoetatsua eta aktiboa sortzen laguntzen du, hurbilen dagoen ingurunetik abiatuta hiria eraikitzeko: auzotik”.
Ekimenaren helburua, jendea bizi den espazioen erabilera berriro pentsatzeko eta espazio horiek eraldatzeko tresna bilakatzeko abiapuntua izatea da. Bisitariak XXI. mendeko hiria eraldatzeko hausnarketa, asmo, erronka eta proposamen horietan barrena ibiltzea bilatzen du.
Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin egin da erakusketa, baina horrez gain, parte hartzaile ugari izan dira haiekin: Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak, Urbanbat-ek, UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (AGET), Atzegik, IZA-Matia Fundazioa zentroak, Elkartuk, Gure Kabia erretiratuen etxeak, Amassorrain ikastolak, Altza Herri Ikastetxea SJC HLHIk, Axular Lizeoak, Zuhaizti ikastolak eta Intxaurrondo Hegoa ikastetxeak.