Amiantoaren biktimen alde elkartu dira Okendo plazan

Hego Euskal Herriko eta Espainiako estatuko hiri askotan elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizean, amiantoaren biktimentzat justizia eskatuz. Bestalde, lege berri bat eskatu dute, amiantoarekin kontaktuan egon diren eta dauden langileentzat Konpentsazio Funtsak sortzeko.
Okendo plazan egin dute elkarretaratzea, eta hainbat alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariak bertan izan dira, biktimei elkartasuna adierazteko eta lege berria eskatzeko.