Baratzeak heziketa tresna gisa lantzeko jardunaldia antolatu dute

Uliako Lore-Baratzak eta Xomorro taldeek elkarlanean Baratze hezitzaileak jardunaldia antolatu dute. Hilaren 13an izango da Uliako Mintegien parkean. Goiz osoko egitaraua prestatu dute irakasle eta bestelako interesatuei zuzenduta, baratzeak heziketa tresna gisa nola landu ezagutu ahal izateko.
Alde batetik baratzeen oinarrizko teknikak aurkeztuko dituzte, eta bestetik baratzean bertan egin daitezkeen jarduerak partekatuko dituzte partaideekin. Izena emateko galdetegi bat betetzeko eskatu dute antolatzaileek.