Bilera irekia egingo du udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren berri emateko

Datorren astelehenean, hilaren 8an, Donostiako Udalak jardunaldi irekia antolatu du Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren informazioa emateko. Hainbat lur eremuen aldaketen berri emango dute. Hala nola, IB.13 Igara, IB.14 Illarra berri eta Erregenea inguruko lursaila eremuei buruzkoa, espazio libreen sistema orokorra zabaltzeko.
Bilera irekia udal batzar aretoan izango da 19:00etan, eta Alderdi Ederreko atetik sartu ahal izango da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta maskara janztea derrigorrezkoa da. Bileran parte hartuko dute aldaketaren arduradun politiko eta teknikoek. Gaia azalduta, denbora tarte bat egongo da galderak egiteko.