Garraio publikoa hobetzeko hitzarmena sinatu dute Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak

Gaur aurkeztu dute Rafaela Romero Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak garraio publikoaren eta hiri mugikortasunaren kudeaketari dagokion hitzarmen berria. 650.000 eurokoa da, eta hiriko Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planeko ekintzak eta programak garatzera bideratua dago.
Sinatutako akordioaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko desadostasuna amaitzen da, hiriburura iristen diren edo hiriburutik irteten diren Lurraldebuseko autobusen hiri-trafikoari buruzko eskumenei dagokienez.
Finean, Lurraldebusen eta Dbusen arteko koordinazioa hobetuko du hitzarmenak: txartel bakarreko sistema jarriko da, Gipuzkoako operadore guztiak biltzen dituena (Euskotren, Renfe …), eta azken urteotan Arabako operadoreak sartu dituena; laster, Bizkaiko eta Nafarroako operadoreak ere hartuko ditu. Gainera, Donostiako garraio eskaintza eta irisgarritasuna zabalduko dira, herritarrek berdintasunez eta MUGI sistemak eskaintzen dituen deskontuekin erabil dezaten.