Atotxako geltokiko lanek aurrera jarraitzen dute
Astebete pasa da AHTaren lanak direla eta Egiako tunela itxi zutenetik, eta lanek aurrera jarraitzen dute. Hain zuzen, Egiako aldetik begiratuta, lanak nola doazen ikus daiteke, Tabakaleraren ondoko horma, Nestor Basterretxea plazakoa, botatzen ari baitira. Egia eta Erdialdea lotzen dituen tunela 2024ko urtarrilera arte itxita egotea aurreikusten dute, AHTaren etorkizuneko geltokia eraikitzen ari baitira Norteko geltokian.
Atotxako geltokia birmoldatzeko lanak bukatzean, Egiako azpiko pasabidea handituko dute, eta ohiko sarearen eta abiadura handiko nasetara sartzeko atari berrien arteko lotura egingo dute. Bestalde, tunelaren itxierak irauten duen bitartean, irekita mantenduko dituzte tren geltokira daramaten espaloiak eta autobus geltokiaren sarbidea. Tunelaren ordez, pasabide bat eraiki dute trenbidearen gainetik, eta auzo batetik bestera joateko, hortik pasa behar da.
Jarraian, geltokiko lanen egoeraren irudi bilduma: