Easo Politeknikoak eta Vivebiotechek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute teknika espezializatuen beharrei erantzuteko
Ikasturte honetan, Easo Politeknikoa lanbide-heziketako zentro integratuak, espezializazio ikastaroak jarri ditu martxan. Ikasturte osoko iraupena duten prestakuntzak dira, arlo jakin batean goi-mailako ikasketak amaitu dituzten eta puntako enpresak behar dituzten ikasleak prestatzeko. Irailean, teknikari espezialistak prestatzeko ikastaro bat antolatu zuten : “kultibo zelularrak espezializatzeko ikastaroa”. Guztira, 18 ikaslek hartu dute parte.
Gaur, lanbide-heziketako zentro integratuak eta Vivebiotech enpresa bioteknologikoak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute teknikari espezializatuen beharrei erantzuteko asmoz. Vivebiotechek ikasleen prestakuntzan parte hartuko du, master class espezifikoak emanez eta irakasleei aholkuak emanez; Easo Politeknikoa, berriz, prestakuntza emateaz arduratuko da, edukiak enpresen beharretara egokituz. Vivebiotech enpresa erreferentea da arlo horretan, eta Miramongo Parke Teknologikoan dago kokatuta.
Easo Politeknikoak adierazi duenez, enpresarekin harremanak estutu eta indartu nahi dituzte, “ikasleentzako prestakuntza onena bilatzeko eta enpresen beharretara egokitzen saiatzeko”.