Indarkeria matxista lantzen hasiko dira gaur Egiako Gazte Asanbladako kideak
Egiako Gazte Asanbladak otsailean egindako hitzaldi bat. (Argazkia: EGA) Geroz eta gertuago dago azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Egiako Gazte Asanbladako kideak gaia lantzen hasiko dira gaur. Asanblada irekia egingo dute Txoko Internazionalistan, 20:30ean, eta azaroaren 14an pelikula proiekzioa egingo dute Txondorran, 18:00etan.
“Indarkeria matxistaren aurrean, gazte antolatu!” du izena dinamika berriak, eta indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz arituko dira gehienbat.


