Koronabirus agerraldia ez da Martutenen izan, Astigarragako Herri Eskolan baizik
EITB Mediak jakin duenaren arabera, Astigarragako Herri Eskolan koronabirus agerraldi bat izan da. Guztira 33 pertsonek eman dute oraingoz positibo, eta 150 pertsona daude itxialdian. Zazpi ikasgela itxi dituzte, eta agerraldia bereziki Lehen Hezkuntzako ikasleei ari da eragiten; izan ere, 12 urtetik beherako ume asko ez daude oraindik txertatuta.
Hasiera batean Martuteneko Arantzazuko Ama ikastetxean izan dela argitaratu dugu, baina agerraldia Astigarragako Herri Eskolan izan da.