San Tomas eguneko postu kopurua murriztu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak
Duela hilabete adierazi zuen Eneko Goia alkateak aurten neguko festak ospatuko direla, baina Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak arau berriak jarri ditu festa hauetarako, haien esanetan pandemia ez delako amaitu. Hau dela eta, aurtengo San Tomas egunean txistorra eta sagardo postuak %25 eta %30 artean murriztuko dituzte, eta postuan bertan bakarrik kontsumitu ahalko da. Hau da, ezingo da sagardoa eta taloa erosi eta kalera kontsumitzera joan.
Irizpide berri hauek daudenez, zonalde berriak postuak jartzeko ahalbidetu ahal izango ditu Donostiako Udalak, eta postuen arteko distantzia handitu beharko da. Bestalde, postuen artean ezingo da libre ibili, eta noranzko zehatza duten igarobideak jarriko dituzte, jendearen jario egoki eta segurua bermatzeko.