Trebeska dantza taldeak bere ikastaroak abiatu ditu
Aurreko ikastaro bateko irudia. (Argazkia: Trebeska dantza taldea) Azken urteotako ohitura jarraituz, Egiako Trebeska dantza taldeak dantza ikastaroak antolatu ditu, gaurtik, hilaren 8tik, abiatuta. Astelehenero egingo dituzte ikastaroak, Ametzagaña kaleko Aitor Ikastolan, bi mailatan banatuta: 19:00etatik 20:00etara hasiberriak arituko dira, eta 20:00etatik 21:00etara beteranoak.
Parte hartu nahi izanez gero, izena emateko epea hilaren 29ra arte izango da zabalik. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, info@trebeska.eus helbide elektronikora idatzi behar da.
