Donostiako taxien tarifak igoko dituzte 2022an

2022an Donostiako taxien tarifak igotzea onartu du udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Horrela, gutxieneko tarifa (bost minutu edo 1.500 metro) 0,07 euro igoko dute, ibilitako kilometro bakoitzaren prezioa hiru zentimo igoko dute (o,72 eurotik 0,75 eurora) eta itxaron ordua 22 eurokoa izango da, orain arte baino %3,90 gehiago, alegia. Aipatzekoa da urtarrilean Facua kontsumitzaileen elkartearen azterketa batek ondorioztatu zuela Donostiako taxien tarifak Espainiako Estatuko garestienetan bigarrena zela.