'Gailurra zain dugu' batzar irekia antolatu du Gure Eskuk

Gure Eskuk batzar irekiak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat eskualdetan. Donostiakoa hilaren 15ean izango da Groseko Okendo Kultur Etxean (19:00). Jexux Olaziregi eta Irati Elizalde zuzendaritzako kideek koordinatuko dute batzarra.
“Izotza urtzen hasi da. Har dezagun bidea. Gure bidea. Orain arte ibilitakoa. Eta goazen toki berrietara. Orain arte iritsi ez garen tokietara. Bidea ibiliz egiten da. Gure esku dago!”, adierazi dute antolatzaileek.