Hondartzetako eguzkitakoen zozketa egiteko oinarriak onartu ditu udalak

Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzetako eguzkitakoak zozketa bidez adjudikatuko ditu Donostiako Udalak. Horien oinarriak onartu dituzte gaur. Hori dela eta, 2022ko urtarrilaren 24tik otsailaren 11 bitarte izena emateko epea irekiko dute. Zozketa, berriz, martxoaren 18an egingo dute. Adjudikatzaileek hiru urtez erabili ahal izango dituzte eguzkitakoak.