Ikasketa plazako lanak gelditu dituzte, pitzadurak direla eta

Amara Berriko Ikasketa plaza berrurbanizatzeko lanak geldirik daude urriaren 26tik, plazaren azpiko aparkalekuaren egituran pitzadurak agertu direlako. Hain zuzen, Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak lanen kontratua etetea onartu du.
Aipatu pitzadurak indartzeko jarduketa egitea aurreikusten du aparkalekuaren jabe den bizilagunen komunitateak. Beraz, pitzadurak indartu arte, plazako lanak geldirik egongo dira.