Kantu flamenkoaren lehiaketak hogei urte beteko ditu asteburuan

Donostiako kantu flamenkoaren lehiaketa egingo dute larunbatean, hilaren 13an (18:00etan), Antzoki Zaharrean, eta lehiaketak hogei urte beteko ditu. Ane Oiarbide Berdintasun zinegotziak nabarmendu du duela hogei urte “lotsati sortu zen” lehiaketa bat dela, baina gaur egun “hiriko ezinbesteko kultur hitzorduetako bat” dela, “Donostiak duen aniztasun sozial eta kulturalaren sinboloa”.
Zazpi artistak hartuko dute parte lehiaketan: Diego Mejias, Carmen Gonzalez Vento, Leonor Moreno, Fernando Vazquez, Pablo Coronilla, Jonatan Jimenez Jimenez eta Aroa Martin Santiago. Era berean, David de la Jacoba abeslari gonbidatua ere oholtzara igoko da. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eskuratu daitezke, 12 euroan.