Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolak bat egin du Haurrak Ere Bai sarearen protestarekin

Euskal Herriko hainbat ikastetxek bat egin dute Haurrak Ere Bai familien sareak gaurko deituriko protestarekin. Hamar minutuko eserialdia egin dute ikastetxe atarietan eta jolastokietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat maskararen erabilera derrigorrezkoa izan ez dadin eskatzeko. Martuteneko Arantzazuko Ama ikastetxeko hainbat guraso eta haurrek protestarekin bat egin dute.
Urriaren 18an, ehunka lagunek bat egin zuten mobilizazioarekin 50 ikastetxe baino gehiagotan.