2022 urtearen hasieran abiatuko dituzte Zubietako hockey zelai berriaren lanak
2020. urtean hasi behar zuten Zubietako belar hockey zelai berriaren lanek, baina pandemiak, beste gauza asko bezala, geratu egin zituen lanak. Proiektua 2020. urteko otsailean onartu zen, eta azkenean datorren urtearen hastapenetan hasiko dira lanekin.
Datu publikoen arabera, 5.345.146,74 euroko kostua izango du proiektuak. Zubietako hipodromoaren aparkalekuaren eta Oria ibaiaren artean egongo da kokatuta zelaia, eta nazioarteko txapelketak jokatzeko baldintzak beteko ditu. 300 ikusle inguruk aterpean ikusi ahal izango dituzte talde partidak zelai berrian, eta lau aldaleku izango ditu. Bestalde, punta-puntako belar artifiziala jarriko dute.
Orain arte Bera Beran Donostiako Atletikok duen zelaia da Donostian belar hockeya baldintza onetan jokatzeko zelai bakarra. Realak errendimendu bikaina izan du kirol honetan, baina talde txuri-urdinak Zubietan dituen instalakuntzetan ez dio lekurik egin nesken taldeari. Guztira bederatzi liga irabazi dituzte belar hockeyeko neskek, eta erreginaren hiru kopa.