Altzan euskaraz biziko dira bederatzi egunez
Bizarrain Euskara Elkarteak Altza Hadi egitasmoa antolatu du Altzan, bederatzi egunez euskaraz bizitzeko. Hain zuzen, azaroaren 26tik abenduaren 4ra euskaraz bizitzea da erronka, eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Ahobizi gisa edo belarriprest gisa eman daiteke izena. Parte hartu ahal izateko, Altzan jaioa izatea, Altzan bizitzea edo Altzan lan egitea dira baldintza bakarrak, egitasmoa auzoan garatu ahal izateko.