Bideak Zabalduz egitasmoaren bidez hiriko gizarte elkarteei ikusgarritasuna emango diete
Donostiako Udalak eta GPGE (Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkartea), ADEMGI (Gipuzkoako Esklerosi Multiplearen Elkartea) zein AGISAS (Gipuzkoako gizarte integratzaile eta gizarte eta kultura animatzaileen elkartea) elkarteek Bideak Zabalduz egitasmoa sortu dute hirian lan egiten duten elkarteen gizarteratzea bultzatzeko.
Elkarteek film laburrak egin dituzDonostiako Udalak eta GPGE, ADEMGI zein AGISAS elkarteek Bideak Zabalduz egitasmoa sortu dute hirian lan egiten duten elkarteen gizarteratzea bultzatzeko.te euren beharrak erakusteko. GPGE elkarteak bi film labur egin ditu: Elkartearen erreportaia eta El wifi. ADEMGIk Reset izeneko lana egin du, eta AGISASek Birusaren arriskua film laburra, zeinak genero indarkeria hizpide duen. Horrez gain, egitasmo desberdinek ere birusak nola eragin dien adieraziko dute eta larrialdi sozialen inguruko film labur bat prestatu dute.
Ikus-entzunezkoak proiektatzeko gala bat egingo dute ostiralean, hilaren 12an, Antzoki Zaharrean (19:00). Oskar Terol eta Aloña Velasco izango dira aurkezleak. Aipaturiko filmak ematearekin batera, askotariko ekitaldiak egongo dira. Hala nola, Naizen elkarteak, Les Figuretes-ek, Orereta ikastolak eta Alazne Etxeberriak zein Peio Arnaezek parte hartuko dute. Udalak ohartarazi duenez, ezinbestekoa da galara usaina duten kolonia, krema, lozio edo bestelakoak ez eramatea. Izan ere, kaltea eragin diezaiekete sentsibilitate anizkoitza dutenei.