Dbusek bederatzi autobus hibrido artikulatu berri eskuratu ditu
Dbusek 18 metroko lau autobus hibrido artikulatu berri sartu ditu bere flotan, eta datozen asteetan beste bost iristea aurreikusten da. Lau horiek martxan daude dagoeneko Donostiako autobus lineetan, eta besteak prestatzen ari dira, datozen asteetan zerbitzuan jartzeko asmoz.
Aurreko ibilgailuekin alderatuta, “kontsumoa eta emisio kutsatzaileak murrizten” dituela adierazi du Dbusek.
Bere flota berritzen jarraitzen du Dbusek, Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak azaldu duenez: “Donostia jasangarriagoa eta CO2 isuriak murriztera bideratua lantzen ari garen estrategiaren barruan, Dbusek urrats sendoz lan egiten jarraitzen du. Berrikuntza berri horri esker, kalitatezko zerbitzua ematen jarraituko dugu donostiarrentzat, eta, aldi berean, jasangarriagoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak izateko helburuak lortzeko bidean aurrera egingo dugu”.
Gaur egun Dbusen flotaren %58 12 metroko ibilgailu hibridoak edo elektrikoak dira eta %25, 18 metroko hibrido artikulatuak.