Hainbat auzo Interneteko konexiorik gabe daude atzotik
Atzo eguerditik Donostiako hainbat auzotako bizilagunak Internet gabe geratu dira, zuntz optikoan gertatutako arazo bat dela eta. Altzan eta Herreran esaterako, nabaritu dute arazoa.
Auzoetako bizilagunek jasotako informazioaren arabera, zuntz optikoaren enpresak arazoa konpontzen saiatzen ari dira lehenbailehen normaltasunera itzultzeko. Gipuzkoako beste eremu batzuetan ere kalteak eragiten ari dela uste da.