Udaleko talde guztiek terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omendu dituzte gaur
Donostiako Udalak omenaldia egin die gaur eguerdian terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei. Ekitaldia Alderdi Ederren dagoen biktimak omentzeko monolitoan izan da eta bertan izan dira udal korporazioko alderdi guztiak. Minutu batzuk isilean igaro ostean, lore eskaintza egin dute alderdietako ordezkariek, Udal Txistularien bandak lagunduta.
2010ean izendatu zuen Patxi Lopezen kabineteak azaroaren 10a Memoriaren Eguna EAEn, ETAk atentatu batean biktimarik eragin ez duen urteko egun bakarra delako.
?Azaroak 10, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimimak oroitzeko Memoriaren Eguna. Hemos recordado a todas las víctimas con una ofrenda floral en el monolito dedicado a todas ellas en Alderdi Eder #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/hhKl68mrzY
— Eneko Goia (@EnekoGoia) November 10, 2021