Inkesta: zein da Donostiako zure txokorik gogokoena?
Antiguako AEKko ikasleekin bildu gara, inkesta txiki bat egiteko. Donostiako lekurik gogokoena zein den galdetu diegu, eta denetarik erantzun digute.
(Argazkia: Irutxuloko Hitza)
«Nire txokorik gogokoena Portaletasen gainean dagoen pasealekua da, kaia eta itsasoa ikusteko»
Josean Altuna, Antigua
Niretzat Donostiako txokorik gogokoena Portaletasen gainean dagoen pasealekua da. Asko gustatzen zait bertatik kaia ikustea, baita itsasoa ere. Niretzat oso toki polita da. Bertara paseatzera noa ahal dudanetan.
«Ulia mendia da nire txokorik gogokoena. Gauza ezberdin asko ikus ditzakegulako»
Ingrid Arrazola, Antigua
Donostiarra naiz, baina nire ama holandarra da. Antiguan bizi naiz eta Donostiako txokorik gogokoena Ulia mendia da. Oso polita da niretzat, gauza desberdin asko dituelako, eta gauza asko ikus ditzakegu- lako. Mendia da baina ez da zaila, malda handirik ez duelako. Primerakoa da paseatzeko, eta itsasoa ikusteko.
«Aieteko parkea da nire lekurik gogokoena. Oso leku polita eta lasaia da, Haizearen Orrazia ez bezala»
Alex Haro, Alacant-Antigua
Ni Alacantekoa naiz, eta Donostian ari naiz ikasten. Niretzat lekurik gogokoena Aietako parkea da. Pentsatzen dut oso leku polita dela, eta, batez ere, oso lasaia. Adibidez, Haizearen Orrazia oso-oso polita da, baina jende gehiegi egoten da beti, eta asko agobiatzen naiz.
«Ulia mendia da gogokoena niretzat: aldi berean mendiaren eta itsasoaren ondoan zaude»
Gabriel Pastor, Antigua
Niretzat Ulia mendia da gogokoena. Oso desberdina da, eta oso ezezaguna da. Ez da jende asko ibiltzen eta oso ondo mugitzen zara bertan. Faro de la Platatik itsaslaberretaraino doan bidea maite dut. Aldi berean mendiaren eta itsasoaren ondoan zaude, eta asko gustatzen zait.
«Urgull mendia da nire tokirik gustukoena, eta bereziki Ingelesen hilerria»
Jose Manuel Cardenas, Aiete
Donostiarra naiz ni, Aietekoa. Niri gehien gustatzen zaidan tokia Urgull mendia da. Bereziki gustatzen zaidana, Ingelesen hilerria da. Oso leku lasaia delako, eta oso isila, jende gutxik ezagutzen duelako.
«Mirakontxa oso polita da niretzat. Oso lasaia denez, bertara joatea gustatzen zait»
Lonely Apasa, Peru-Antigua
Perukoa naiz ni, eta orain ari naiz euskaraz ikasten. Antiguan bizi naiz. Niretzat Mirakontxa leku oso polita da. Itsasoa ikustea gustatzen zaidalako bertatik. Toki oso lasaia denez, bertara joatea gustatzen zait. Hondartzara paseatzera joateko leku aproposa da ere.
«Kontxa eta Pasealeku Berritik itsasoa ikustea gustatzen zait, baina nire toki gogokoena tabernak dira»
Bernard Mathiuet, Suitza-Ibaeta
Ni suitzarra naiz eta orain Berion bizi naiz. Niri asko gustatzen zait Kontxa eta Pasealeku Berritik itsasoa ikustea. Baina nire toki gogokoena tabernak dira, jateko eta jendearekin egoteko. Asko gustatzen zait ere, Donostian bizikletaz ibiltzea, bertako bidegorriak oso onak baitira.


