Behobia-Donostia lasterketako irudi bilduma
Eguraldia lagun izan dute Behobia-Donostia lasterketan parte hartu duten milaka kirolarik. Hogei kilometro luzeko ibilbideak hainbat gune zail ditu, eta horietako bat da Mirakruz gainera doan aldapa. Behin gaindituta, aldapa behera joan ohi dira lasterkariak Bulebarreko helmugaren bila. Jaisten hasteko momentu hori jaso du Oier Arribas Ciriak, eta ondorengo irudi bilduman ikus ditzakezue argazkiak.