Intziri Neska* Gazte Taldeak egitaraua antolatu du azaroaren 25erako
Intziri Neska* Gazte Taldeak Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, egitaraua prestatu du hilaren 25erako. Ez gara beldur, autodefentsa feminista da gure arma! da hautatu duten leloa.
Aldiz, hilaren 19an, Txantxarreka gaztetxean, hitzaldia eskainiko dute gazte mugimendu eta mugimendu feministako kideek 19:00etan: Pandemiak nola areagotu du biolentzia estrukturala neska* gazteongan?.
Azaroaren 25ean, ordea, goiz osoan zehar izango dira ekitaldiak. Antigua Luberriko eta Usandizagako ikastetxeetan geldialdiak eskatuko dituzte Ikama ikasle antolakundearekin batera. 09:30ean Neska* ikasle subjektua antolatuz tailerra izango da, 10:30ean argazkia aterako dute, eta 11:00etan Erraustu taldeak unibertsitateko ikasgelategitik abiatuko duen manifestaziora batuko dira.