Uraren kontsumoaren harira, iruzurra egiten ari direla abisatu du udalak
Donostiako Udalak jakin arazi du, hainbat bizilagunen deiak jasotzen ari direla, “norbaitek Donostiako Udalaren izenean deitu diela esanez, etxetik pasatzeko asmoz, iturriko uraren kontsumoa murrizten duen aparatu bat jartzeko”. Donostiako Udalak argi esan du, ez dela inondik inora, honelako kanpainarik egiten ari, eta “iruzurra” dela.