'Mestizajeak' Zientzia, Artea eta Literaturari buruzko IV. Nazioarteko Topaketa egingo dute Tabakaleran
Mestizajeak: Zientzia, Arte eta Literaturari buruzko IV. Nazioarteko Topaketa egingo da Tabakaleran azaroaren 22tik 24ra bitartean. “Edertasuna” zientzia, artea eta literaturaren ikuspegitik aztertuko dute diziplina arteko proposamen batetik.
Galdera ezberdinak planteatuko dituzte, esaterako: zer gertatzen da gure burmuinean zerbait ederra hautematean? Zerk egiten digu pintura, nobela edo teoria bat eder? Zientziak lagundu al diezaguke edertasuna ulertzen? Publiko guztiei zuzendutako proiektua da eta Zientziaren, Artearen, Literaturaren eta Humanitateen arteko elkarrizketa sustatzen du, ikuspegi berritzaile batetik.
2011az geroztik, hainbat ekimen antolatzen aritu dira, aniztasun intelektuala eta ezagutza moduen arteko hibridazioa sustatuko dituen espazio bat sortzeko. Kultura zientifiko konbentzionalaren ikuspegi zabalagoa sustatu nahi dute ekimenarekin, izan ere, ageriko elkarren arteko lotura jakinik gabeko jakintzaren hainbat alorretan ideia berriak sortu nahi ditu.
Gustavo Ariel Schwartz Mestizajeak programako zuzendariak ondorengoa azaldu du: “Une honetan, bizi garen munduaren konplexutasuna hobeto ulertzeko, ikuspegi aberatsagoekin birpentsatu behar dugunez planteamendu hauek beharrezkoak dira”.
Diziplinarteko harreman horiek aztertzen ari diren pertsonak gonbidatu dituzte. Besteak beste, Francisco Gonzalez Fernandez literatura frantseseko katedraduna eta literatura eta matematikaren arteko loturen ikertzailea, Elisa Garrido Moreno, Artearen Historia eta Teorian doktorea, bidaiaren eta ikus-kulturaren bidez Zientziaren eta Artearen arteko harremanetan aditua eta Maria Garcia Diaz teoria kuantitatiboa eta literaturaren arteko paralelismoa aztertu duen ikerlaria izango dira bertan. Horiek guztiek, edertasunaren eta plazer estetikoaren arteko erlazioak planteatuko dituzte; simetria eta edertasuna; simetriaren rola fisika teorikoan; zentzu estetikoaren eta haren oinarri biologikoen garapen ebolutiboa, eta abar.
Hiru egunez, arratsaldero bi hitzaldi eskainiko dituzte 19:00etatik aurrera Kutxa Kultur-eko Ruiz Balerdi Aretoan, Tabakalerako 4. solairuan. Edukiera mugatua izango da eta aldez aurretik izena eman beharra dago webgunean, edo 943 251919 telefonora deituz. Topaketei buruzko informazio osagarria topaketen webgunean ikus daiteke. Ekimena Donostiako International Physics Centerrek eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak elkarlanean antolatzen dute.