Paula Kasaresek hitzaldi bat eskainiko du Egian
Egiako euskara batzordeak Haurren aurrean, helduek heldu hitzaldia antolatu du, auzoko kultur etxean. Paula Kasares Corrales soziolinguistikako doktoreak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eskainiko du hitzaldia, eta honakoa izango da gaia, antolatzaileek azaldu dutenez: “Umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza portaerari eragiteko sentiberatze eta kontzientziatze saio parte hartzailea”. Hitzaldia gaur, hilaren 16an, izango da, 18:00etan.