Clara Azurmendi Indonesia Masters 2021 txapelketatik kanpo geratu da bakarka eta binaka
Clara Azurmendi donostiarra Tokioko Olinpiar Jokoetan dominak irabazitako jokalarien aurka ibili da Indonesia Masters 2021 txapelketan, bakarka eta binaka. Beatriz Corralesekin batera aritu da Azurmendi, Greysia Polii eta Apriyani Rahayu indonesiarren aurka. Lehen setean parez-pare jokatu dute olinpiar txapeldunen aurka, baina 17-21 eta 9-21 galdu dituzte bi setak, eta ezin izan dute final laurdenetara igaro.
Bakarkako kanporaketan, final zortzirenetan, Tokion brontzezko domina irabazi zuen V. Sindhu Pusarla indiarraren aurka aritu da Azurmendi, eta lehen seta irabazita hasi zuen partida donostiarrak. 17-21 menderatu zuen indiarra, baina honek bigarren eta hirugarren seta irabazi zituen, 21-7 eta 21-12, hurrenez hurren. Hala, amaitu da Azurmendiren lana Indonesian, baina sentsazio onekin amaitu du txapelketa, txapeldunen aurka gogor aritu baita.