Otsailerako behin-behineko terraza guztiak kendu beharko dira
Donostiako Udalak urrian iragarri zuen pandemiaren ondorioz baimendutako behin-behineko terrazak erretiratu beharko direla. Epe zehatzik ez zuen eman Eneko Goia alkateak, baina hiru edo lau hilabeteko tartean erretiratu beharko liratekeela esan zuen. Atzo argitaratu zen Gipuzkoako buletin ofizialaren arabera, alkateak duela hilabete erresoluzio bat sinatu zuen baimendutako terrazen erabilera baliogabetzeko. Urtarrilaren 31 baino lehen kendu beharko dira aipaturiko terrazak.
Iazko azaroa bukaeratik indarrean daude terrazen udal ordenantza malgutzen duten neurriak. Guztira, 31 dira aparkalekuetan jarritako behin-behineko terrazak. Dena dela, larrialdi egoera bukatuta, behin-behineko neurri horiek bertan behera geratu dira.