'Alfabeto ikusezina' erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxean
Alfabeto Ikusezina erakusketa, Literaktum Letren Jaialdiaren barruan zabalduko da, eta Ernest Lluch Kultur Etxean egongo da ikusgai 2022ko urtarrilaren 29ra arte.
Erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxeak ekoitzitakoa da, Allan Daastrup kaligrafoaren eskutik. Alfabetoko letrak berrinterpretatzen dituzten 26 irudi nagusi biltzen ditu erakusteak, eta horiek osatzeko autorearen lan tipografikoaren 78 adibide euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko, italierazko, alemanezko, latinezko eta danierazko aipuak edo poemak daude.
Erakusketa espedizio bat da, formaren eta hizkuntzaren arteko mugak aztertzen dituena: formala eta abstraktua. Letra irudi gisa eta letra hizkuntza gisa. Finean, alfabetoari egindako omenaldia da. Autorearen hitzetan, “gure ideia guztien zerbitzari isila da” eta zehazki, haren formen oinarrizko arkitekturari eskainitako omenaldia da.
Azaroaren 25ean bisita gidatua eskainiko du Allan Daastrupenek. Arratsaldeko 19:00etan izango da sarrera librearekin edukiera bete arte.