San Tomas eguneko postuak zozkatu dituzte
Donostiako Udalak abenduaren 21erako kaleko salmenta postuak zozkatu zituen atzo, eta txistor postua egokitu zaien elkarte eta ikastetxeen zerrenda zabaldu du. Hala, oraingoz, udalak San Tomas egunerako aurreikusitakoaren aurrera jarraitzen du.
Guztira, 40 postu izango dira, Konstituzio plazan, Gipuzkoa plaza, Sarriegi plazan, Okendo plazan eta Bulebarrean. 13 ikastetxe eta 27 elkarte izango dira postuetan. Zozketara 14 ikastetxe eta 49 elkarte aurkeztu ziren denera.
Ikastetxe eta elkarteen zerrenda ondorengo estekan dago ikusgai: San Tomaseko postuak.