'Artea komikigintzan' erakusketa Okendo Kultur Etxean
Literaktumek eta Telefónica Fundazioak Artea komikigintzan aurkeztu dute: mundu mailako margolaritzako obra handiak, 70 komikilari eta ilustratzaile garaikideen ikuspegitik. Erakusketa urtarrilaren 29ra arte izango da ikusgai Okendo Kultur Etxean.
Erakusketak 200 obra baino gehiago ditu, eta horien artean, artista gipuzkoarren bi obra ikusi halako dira lehen aldiz. Batetik, Angel Alonsoren obra bar, Pieter Brueghelen Babelgo dorrea lanean oinarritua dagoena eta erakusketa honetarako bereziki sortu duena, eta bestetik, Museo Bilduma komikiaren orrialde bat, Iñaki Holgado eta Harkaitz Cano komikilariarena.
70 marrazkilarik eta artistek baino gehiagok mundu mailako margolaritzako obra handiak berrinterpretatu dituzte. eta Asier Mensuro historialari irundarrak egin ditu komisario-lanak. Esaterako, Mamen Moreu marrazkilariak hiru ilustrazio egin ditu honako hauek omentzeko: Pablo Picassoren Margolaria lanean; Antoni Tàpiesen Mihiztadura eta grafitia, eta René Magritteren Goi-mailako gizartea. Juan Berriok, bestalde, María Blanchardek Konposizio kubista (1918) obra margotu zueneko garaiari buruzko informazioa bildu du, eta orrialde bakarreko komiki bat sortu du, Francisco Ibáñezen 13, Rue del Percebe komiki mitikoaren egitura kopiatuta.
Erakusketaren inguruko informazioa Donostia Kulturako webgunean dago ikusgai.