Arte Ederren eraikinaren barrualdea eraisten jarraituko dute
Donostiako Auzi Administratiboen 3. Epaitegiak urriaren 11an eten zituen Arte Ederren eraikinaren birgaitze lanak. Dena dela, epaitegi berak Ancorari lau milioi euro jartzeko eskatu zion lanak behin-behinean geldirik mantentzeko. Ondarean babeserako elkarteak adierazi zuen diru hori ezingo zuela jarri. Epea pasata, SADEk Arte Ederren eraikina barrutik eraisten jarraitzeko baimena berreskuratu zuen.
Pasa den astean, eraikinaren barrualdea garbitzeari ekin zioten langileek, eta datozen egunetan eraikina hesituko dute. Ondoren, barruan eraitsitako materialak jasotzeko edukiontziak jarriko dituzte Arte Ederren inguruan. Era berean, garabi bat eta aldamioak jarriko dituzte birgaitze lanekin jarraitzeko.