Ostegunetik igandera, 202 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, ostegunetik igandera bitarte 202 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian. Ostegunean 53, ostiralean 54, larunbatean 54 eta igandean 41. Intzidentzia metatua igo egin da 350,35ra. Asteartean neurri berriak hartu zituen Eusko Jaurlaritzak 150eko intzidentzia metatua gainditzen duten herrientzat.
Intzidentzia osasun eremuka
Jarraian, hiriko osasun eremu bakoitzean ostegunetik igandera atzemandako positibo kopurua eta intzidentzia metatua.
- Altza-Roteta: 11 (387,85)
- Amara Berri: 26 (353,81)
- Gros: 24 (324,19)
- Intxaurrondo: 9 (280,41)
- Aiete: 7 (224,61)
- Parte Zaharra: 20 (310,69)
- Bidebieta: 8 (305,26)
- Ondarreta: 50 (358,53)
- Egia: 14 (311,11)
- Amara-Erdialdea: 26 (264,14)
- Loiola: 6 (149,90)
Neurri eta gomendio orokor berriak
Oro har, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gordetzeko ahalegina egin beharko da leku publikoetan, eta distantzia hori gordetzeko are ahalegin handiagoa egin beharko da barruti itxietan. Modu berean, eskuak soluzio hidroalkoholikoarekin edo ur eta xaboiarekin sarriago garbitzeko ahalegina egin beharko da. Erabilera publikoko establezimenduek eta lekuek etengabeko aireztapena bermatu beharko dute.
Maskaren erabilera
Maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du erabilera publikokoa den edo publikoarentzat zabalik dagoen edozein espazio itxitan. Aire zabaleko espazioetan maskara nahitaez erabili beharko da, baldin eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe gordetzeko aukerarik ez badago, bizikide diren taldeetan izan ezik.
Edukiera
5.000 pertsona baino gehiagorentzako edukiera duten barruti itxietan, gehieneko edukiera %80koa izango da, eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan.
Ordutegiak
Merkataritza, gizarte eta kultur jardueretarako ixteko eta irekitzeko ordutegia horren inguruan aplikagarria den ordutegien ohiko arauketara egokituko da.
Ekitaldiak
Ekitaldiak antolatzean, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideak bete beharko dira. (Hemen argitaratuko dira, datozen egunotan: www.euskadi.eus/koronabirusa).
Ekitaldiak egin bitartean, barneko eta kanpoko barrutietan ura baino ezingo da kontsumitu; beste elikagairik eta edaririk ezingo da hartu. Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. (Adibideak: futboleko edo beste kirol batzuetako partidak, kontzertuak…).