Udaltzaingoa Amara Berrin gertaturiko istripu baten lekukoen bila dabil
Amara Berriko Irun plaza eta Felipe IV.a kaleko bidegurutzea. Hilaren 13an gertaturiko istripu baten lekukoen bila dabil Donostiako Udaltzaingoa. Istripua 19:30ean gertatu zen, Felipe IV.a kaleko eta Irun plaza arteko oinezkoen pasabidean ibilgailu eta oinezko baten artean. Norbaitek istripua ikusi bazuen telefono honetara deitzeko eskatu dute: 699 453 828.


